Uploaded by Xabier Ereño

ExMAYO 21(P2A) Eusk Azkena

advertisement
eman ta zabal
zazu
ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLA
Universidad del País Vasco – Euskal Herriko Unibertsitatea
Grados en Ingeniería Industrial / Industria Ingeniaritza Graduak
INGENIARITZAREN OINARRI KIMIKOAK
Azterketa finala (P2) (2021eko maiatzaren 31)
Azterketa irauten duen bitartean, mugikorren erabilera guztiz debekatuta
dago. Beraz, mugikorrak itzalita eta gordeta egon beharko dira. Arau hau
betetzen ez duen ikasleak azterketa utzi beharko du eta haren azterketa
ezeztatuko da.
A
Azterketaren iraupena: 1 h 45 min
Deiturak eta izena:
3. Galdera
Taldea:
(10 puntu)
A. Ozpin komertzialaren dentsitatea 1,01 g/cm3-koa da. Ozpina azido azetikoaren ur disoluzio bat da
masako %5 azido azetiko puru (CH3-COOH) duena.
1. Kalkulatu azido azetikoaren kontzentrazioa ozpinean molaritate, molalitate eta frakzio molar
moduan.
2. Ozpinaren izozte tenperatura – 1,65oC bada, kalkulatu azido azetikoaren van’t Hoff-en faktorea
eta disoziazio maila uraren konstante krioskopikoa 1,86 oC/molal dela kontuan izanik.
Datuak: Masa atomiko molarrak (g/mol): C = 12,0; H = 1,0; O = 16,0.
B. Deskribatu koloide eta emultsioek erakusten duten Tyndall efektu propietatea
4. Galdera
(13 puntu)
A. E10 gasolina etanol (l) (CH3CH2OH) eta oktanoz (l) (C8H18) osatuta dago.
1. Kalkulatu etanolaren errekuntza entalpia aldaketa molarra (kJ/mol) eta bere berotze ahalmena
(kJ/g).
2. Kalkulatu bi ibilgailuren CO2 (kg) igorpenak jakinda ibilgailu batek 2 L oktano erabiltzen dituela
eta besteak 2 L etanol.
3. Ibilgailu baten energia-kontsumoa horrela adierazi daiteke: kontsumitutako energia, egindako
distantziagatik zatiturik. Determinatu 100 km egiteko beharrezko den oktano bolumena (L).
Datuak:
Formazio entalpia molarraren aldakuntza (kJ/mol): etanola (l) = -277,38; ura (l) = -285,6; karbono
dioxidoa (g) = -393,05
Masa atomiko molarrak (g/mol): H = 1,0; C = 12,0; O = 16,0
Oktanoaren dentsitatea = 0,692 g /mL, etanolaren dentsitatea = 0,79 g/mL
Oktanoaren energia-kontsumoa = 1260 J/m
oktano errekuntza = -5461 kJ/mol
B.
1. Prozesu exotermiko bat beti espontaneoa al da? Erantzuna justifikatu.
2. Zein da erregai baten goiko berotze ahalmen (maximoa) eta beheko berotze ahalmenaren
(minimoa) arteko diferentzia?
5. Galdera
(5 puntu Laborategi Galdera + 6 puntu)
A. Laborategian kontzentrazio ezezaguneko sodio hidroxido ur disoluzio bat dugu. Kontzentrazioa lortu
ahal izateko bolumetria bat burutzen da laborategian eskuragarri dugun HCl 2 M den disoluzio
komertzial batekin.
1. Deskribatu zehazki disoluzio problemaren 40 mL-rekin bolumetria burutzeko jarraitu behar
den prozedura eta erabili beharreko materiala (muntaia irudikatuz eta atal bakoitza izendatuz).
2. Jakinik neutralizazio puntua HCl 2 M disoluzioaren 12 mL kontsumitu direnean lortu dela,
kalkulatu NaOH disoluzio problemaren kontzentrazioa eta pH-a.
B.
1. Kalkulatu amoniakoaren Kb jakinik amoniako 0,250 M disoluzio baten pH-a 11,33 dela.
2. Kalkulatu amonio kloruro 0,250 M disoluzio baten pH-a.
6. galdera
(6 puntu)
A. Idatzi konposatu hauen formulak:
1.
2.
3.
4.
5.
3,3-dimetil-1-butino
4,5-dietil-2,3,3-trimetil-5-hexen-2-ol
3-etil-3,4-dimetil-1-pentino
3-propil-1,3-pentadieno
Azido 2-butinoiko
B. Idatzi hurrengo konposatuen isomero posibleen formula. Zein motatako isomeria aurkezten dute?
Izendatu konposatu guztiak.
1. C5H12
2. C4H10O
Download