Uploaded by academiabilbao2012

2022-03-31 Bigarren kontrola Emaitzekin

advertisement
Ingeniaritza Kimikoko Gradua – Fisika – 1. maila
2023-03-31
G1.- (Puntu 1) 0,6 cm-ko diametrodun eroale zilindrikotik 0,40 mA m-2–ko korronte-dentsitatea
igarotzen da. Kalkulatu zenbat denbora pasatu behar den eroalearen puntu jakin batetik elektroi mol bat
igarotzeko. Datua: NA = 6,02 1023.
Emaitza: Burbano – Problema XX-7.
G2.- (Puntu 1) q1 = +2 C eta q2 = +4 C kargadun bi
partikulak hutsean finko daude, beraien arteko distantzia 30 cm
delarik. q2 karga askatzen badugu, zehaztu bere energia
zinetikoa pausagunetik 20 cm desplazatu denean.
Emaitza: Burbano – Problema XVIII-45.
G3.- (Puntu 1) 150 V-eko indar kontraelektroeragile eta 15 -eko
barne-erresistentzia dauzkan motorra banaketa-sare industrialera (220 V)
lotu da 20 -eko konexio-harien bitartez. Sarearen potentzial-aldaketa
txikien aurrean ahal den eta intentsitate homogeneoena lortzeko, 100 Feko kapazitatedun kondentsadore-multzoa motorrarekiko paralelo jarri da.
Zirkuitua egoera egonkorrean dagoenean, kalkulatu kondentsadoremultzoan pilatzen den energia.
Emaitza: Burbano – Problema XX-60.
A1.- (2 puntu) Lurraren eremu grabitatoriorik gabe, m masako eta q kargako partikula v0 abiadurarekin
jaurtitzen dugu E eremu elektriko homogeneo eta bertikal batean (beherantz zuzenduta). Jaurtiketa-abiadurak
 angelua osatzen du norabide horizontalarekin. Kalkulatu aurreko datuen funtzioan:
a) ibilbidearen ekuazioa.
b) Horizontalaren gaineko tiramena.
c) Jaurtiketa-puntutik altuera maximoa.
d) Altuera maximoaren puntuan, energia potentzial elektrikoaren aldaketa (jaurtiketa-puntutik).
Emaitzak: Burbano – Problema XVIII-55.
A2.- (2 puntu) Irudiko zirkuitua giro-tenperaturan dagoenean (18 ºC) erresistentzien balioak R1 = 2  eta
R2 = 3  dira. Egoera egonkorrean, erresistentziak 90 ºC-tara berotu direla egiaztatu dugu. Egoera horretan
disipatutako potentzia P = 20 W-ekoa dela jakinik, kalkulatu kondentsadoreetan metatutako karga totala.
Datuak:  = 0,004 C-1; C1 = 2 F; C2 = 5 F.
C1
C2
R1
R2
Emaitza: 42,80 C.
A3.- (3 puntu) Kondentsadore esferiko bat bi zati ditu, a erradioko eroale trinkoa eta b barne-erradioko
esfera barnehutsa, aurrekoarekiko zentrokidea eta lurrarekin lotua. Barne-esfera Q kargarekin kargatzen
dugu, karga-iturria deskonektatzen dugu eta beraien arteko tartea  konstantedun likido dielektriko batekin
betetzen dugu. Zehaztu:
a) Eremu elektrikoa espazio osoan.
b) Potentzial elektrikoa espazio osoan.
c) Gainazal guztietako karga-dentsitateak.
c) Kondentsadorearen kapazitatea.
Emaitza: Burbano – Problema XIX-63.
Download