Uploaded by Andrea Macarro mollinedo

DESAMORTIZAZIOAREN IRUZKINA EGITEKO (2)

advertisement
DESAMORTIZAZIOAREN IRUZKINA EGITEKO
XIX. mendean, nekazaritza izan zen ekonomia jarduera nagusia eta hurrengo
ezaugarriak, oztopatu egin zuten sektore horren modernizazioa.
-Nekazaritza iraupen ekonomian mugitzen zen.
-Atzerapen teknologikoa.
- Lurjabeen mentalitatea: dinamismo gutxi, protekzionistak,..
-Lurren jabetza: lurraren %60 elizaren, udalerrien eta aristokraziaren esku zeuden
LURRAREN LIBERALIZAZIO: DESAMORTIZAZIOAK
Frantziako Iraultzaren ereduari jarraiki, Espainia desamortizazio prozesuarekin
hasi zen IXX. mendean . Desamortizazioa Elizaren, udalerrien eta nobleziako
maiorazkoen lurrak, ordura arte saldu edo banatu ezin zirenak merkatu librera
atera eta enkante publikoetan saldu prozesua zen. Salmenta horietatik lortutako
dirua ogasun publikoa onbideratzeko erabiltzen zen zorrak murrizteko.
Desamortizazio-prozesua hiru etapa nagusi bereiz daitezke:
1- Lehen etapa: Godoyren Desamortizazioarekin hasi zen. Elizaren ondasunak
desamortizatu ziren. Geroago Cadizko Gorteek dekretu bat onartu zuten baina
Fernando VIIak neurri guztiak abolitu zituen.
2-Bigarren etapa: Mendizabal ogasun-ministroak 1836 eta1837 eta hurrengo
urteetan hartutako neurriekin hasi zen. Etapa horrek 1844ra arte iraun zuen;
Narvaezen gobernua geldiarazi zuen arte.
Mendizabalen desamortizazioan , klero erregularraren ondasunak hartu ziren
bereziki. Desamortizazioak bi helburu zituen: alde batetik ogasuna onbideratzea
(krisian zegoelako Lehen Karlistaldiaren ondorioz), eta bestetik, lurraren jabeak
kausa liberal aldekoak izatea.
3-Hirugarren etapa: 1855. Urtean hasi zen Madoz ogasun-ministroak onartutako
desamortizazio-legearekin. Lege horrekin Elizaren nahiz udalerrien ondasunak
desamortizatu ziren.
Lortutako dirua industria eta azpiegitura-lanetan inbertitu zen, trenbide-sarean
bereziki (Burdinbideen Legea (IRUZKINA) urte berean aprobatu zen).
DESAMORTIZAZIOEN ONDORIOAK
-Lurrak pertsona aberatsek erosi zituzten; hau da aristokrazia zaharreko kideek,
negozioei esker aberastutako burgesek eta administrazioan, armadan edo Elizan
goi-karguak zituztenek.
-Lurrak eskuz aldatu ziren , baina jabetzaren tamaina ez zen aldatu, eta ustiatzeko
moduak ez ziren modernizatu.
-Galtzaile nagusiak nekazariak, Eliza eta udalerriak izan ziren. Nekazariak errenta
txikiak ordaintzetik errenta handiagoak ordaindu behar izatera pasatu ziren. Elizak
lurrak eta ondasun artistiko ugari galdu zituen eta udalerriek bere diru sarrera
nagusia galdu zituzten.
-Desamortizazioak lurren azalera eta ekoizpena handitzea lortu zuen.
-Lagundu zuen ogasuna onbideratzen.
Download